Kanpoko ekintzak: matrikula irekita

Aurten, eskolaz-kanpoko aktibitateak Inika aplikazioaren bidez kudeatuko ditugu. Aplikazio hau Ikastolak erabiltzen du administrazio kudeaketarako eta denok jaso dugu erabiltzaile eta klabea bertan sartzeko. Batzuek kurtso hasieran jaso zenituzten, eta beste batzuek orain dela gutxi. Datu horiek galdu badituzue, Ikastolako idazkaritzan berreskuratu ahal izango dituzue.

Aplikazioan sartzeko esteka zuzenak topatuko dituzu Ikastolako webguneetan:

deustukoikastola.net
www.deustukoikastola.eus

edo ondoko esteka zuzena erabili. Aplikazioan sartuz gero, ‘Kudeaketa+/Kanpo ekintzak’ aukeratu inskripzioa egiteko. Laguntza ematen duen dokumentu bat ere bertan topatuko duzu ‘+Info’ atalean.

Inskripzioa ekainaren 3tik 10era egin behar da.

Arazoren bat izatekotan, zalantzak bidali honako helbide honetara:
Komunikazioa@deustukoikastola.org
Bestaldetik, asteazkenak 8 eta ostegunak 9 15:00etatik 16:00etara Guraso Elkarteko gelan egongo gara laguntzeko (idazkaritzako atetik sartu behar da ordu horretan). Mesedez zure erabiltzaile eta klabea ekarri.

Deskargatu guttun hau

--
Partekatu berria:
Kanpoko ekintzak: matrikula irekita
Sarrera gehiago: