Errigora kanpaina: Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka.
Ikasturte honetan ere Errigora kanpaina zabaltzen ari gara ikastolan.
50 Euroren truke Nafarroako hegoaldeko produktuez osatutako saski bikaina jaso dezakezu: Aurten produktu ezberdinez osatutako bi saski izango dituzue aukeran (Saski zuria eta beltza), Kalitate bikaineko produktuak, bertan ekoiztuak eta nekazarien lana onartzen dutenak. Eta merkatuko prezio berean! Baina desberdintasun nabarmen batekin, %25a euskarari bideratuko zaiola herritar askoren lan boluntarioari esker.
Irakurri informazio guztia hemen
--
Partekatu berria:
Errigora kanpaina: Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka.
Sarrera gehiago: