Inikaren App berria eskuragarri familia guztientzat.

Inikako aplikazioa aurkezten dizuegu. Une honetatik aurrera deskargatu dezakezue Play Storetik (Android) edo App Storetik (iOS), eta zuen gailu elektronikoetan instalatu.

Plataformak aplikazio hau eskaintzen du barne komunikazioa hobetzeko hezkuntza-zentroen, Guraso Elkarteek antolatutako jardueren eta familien artean. Horren bidez, gure seme-alabei buruzko eskolako informazio guztia jaso eta kontsultatu dezakegu modu irisgarri eta zuzenagoan, gure gailu mugikorrak erabiliz.

Deustuko Ikastolaren eta Guraso Elkartearen ustez, oso interesgarria da aplikazio hau eskaini eta mantentzea, komunikazio-kanal hobeak, argiagoak eta azkarragoak ezartzeko.

Deskargatu hemendik:

Playstore

App Store

Informazio osoa:

DIGE Inika APPa Eskuraragarri EUSKARA
--
Partekatu berria:
Inikaren App berria eskuragarri familia guztientzat.
Sarrera gehiago: