Guraso Elkarteak webgune berria du!

Web orria estreinatu dugu!

Irudi bisuala berritu ondoren, webgunea eguneratzeko garaia ere bazela pentsatu genuen, eta hona hemen emaitza. Web orria erakargarriagoa eta eskuragarriagoa egin nahi izan dugu, mugikorretara egokituz. Horrez gain, bideoak eta animazioak ikusteko aukera ere eman dugu, informazioak hala eskatzen badu.

Informazioa zabaltzeko eta helarazteko sistema ere aldatu egin da: orain, “Partekatu berria:” aukerarekin, informazioa modu zuzenagoan zabalduko da. Aukeratutako aplikazioaren ikonoa sakatuz berehala birbidali ahal izango dira komunikazioak, fitxategiak deskargatu beharrik gabe.

Zuen gustukoa izatea eta lagungarria izango zaizuela espero dugu.

Informazio guztia:

00 Nueva web DIGE Info EUS 1
--
Partekatu berria:
Guraso Elkarteak webgune berria du!
Sarrera gehiago: