Euskaraldia: Kike Amonarrizen hitzaldia Deustuko Hizkuntz Eskolan

Kaixo Familiak!

Euskaraldiarekin martxan gabiltza dagoeneko eta ostegun honetan, hilak 15, Kike Amonarrizen hitzaldia edukiko dugu Deustuko Hizkuntz Eskolan.

Deustuko Ikastolako gurasoekin ere harremanean egon nahi dugu, azaroaren 20tik aurrera gurekin batera Euskaraldian parte hartu daizuen, bai zuek eta baita zuen ingurukoak.

Horregaitik antolatuko ditugun ekimenen berri edukitzeko eta parte hartzera animatzeko, komunikazio bide hau zabaldu nahi dugu, Guraso Elkartea, Berbaizu Euskara Elkartea eta Bilboko Euskaraldia elkarlanean.

Horrela jende gehiagorengana heltzeko! Azken finean euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan helburua lortu dezagun!

NOIZ:
Urriak 15, Osteguna.

NON:
Deustuko Hizkuntz Eskolan.

ORDUA:
19:00etan.

Hitzaldiaren kartela:

Kartela
--
Partekatu berria:
Euskaraldia: Kike Amonarrizen hitzaldia Deustuko Hizkuntz Eskolan
Sarrera gehiago: