Greba EAEko jantokietan urriaren 21, 27 eta 29an

Sindikatuek jantokietan urriaren 21, 27 eta 29rako proposatutako greba-deialdiari dagokionez, Guraso Elkartetik argitu nahi dugu ezin dugula aurreikusi adierazitako egunetan jangela-zerbitzua normaltasunez eskaini ahal izango den.

Officeko langileen zein langile mistoen gutxieneko zerbitzuak % 100ean ezarrita daude.

Begiraleei dagokienez:

  • 2 eta 3 urteko gelak: Langileen % 100.
  • 4 eta 5 urte: Zentroko begirale guztien % 10.
  • Gainerakoak: Ez dago gutxieneko zerbitzurik.

(!) Mesedez, zuen seme-alabak egunotan jantokira ez joateko asmoa baduzue, jakinarazi zuzenean: arduradunajantokia@deustukoikastola.org helbidera idatziz, eta inika bidez tutoreei abisatuz umeak zuzenean irteerara eraman ditzaten.

Eskerrik asko.

Oharra:

DIGE Urriko greba_oharra EUS
--
Partekatu berria:
Greba EAEko jantokietan urriaren 21, 27 eta 29an
Sarrera gehiago: