Errigora saskiak

Urtero bezala, Errigorako saskiak eskatzeko aukera duzue. Nafarroako punta puntako produktuak dastatzeaz gain, bertako nekazaritza bultzatzeko aukera paregabea duzue. Anima zaitezte!!!

Ezohiko egoera honetan, euskararekin eta Nafarroako ekoizleekin elkartasuna biderkatzeko aukera dugu. Izan ere, ERRIGORA ekimenak, auzolanean, Nafarroa hegoaldeko nekazaritza indartzen du propio ekoizten diren produktuekin. Aldi berean Nafarroako Hegoaldeko euskalgintzari bultzada ekonomikoa ematea ere badu helburu.

Nafarroako hegoaldeko produktu ezberdinez osatutako 3 saski izango dituzue aukeran, kalitate bikainekoak, bertan ekoiztuak eta nekazarien lana onartzen dutenak:

  • Saski beltza (betikoa): 55€
  • Saski Berdea (ekologikoa): 65€
  • Saski Zuria (berezia): 75€

*Aurten ez dugu eskaera postontzian sartzeko aukerarik, eskaerak posta elektronikoz egin ahal izango dira soilik.

Eskaria egiteko aukera duzu azaroaren 12a (osteguna, azken eguna) baino lehen idazkaria@deustukoikastola.org helbidean. Mezuan zehaztu behar dituzue zuen:

  • Izen-abizenak.
  • Telefono zenbakia.
  • Posta elektronikoa.
  • Saski mota eta kopurua.

Saskien banaketa Ikastolako patioan egingo da.

Saskien xehetasunak:

Errigora Saskiak EUS
--
Partekatu berria:
Errigora saskiak
Sarrera gehiago: