Xiberoko Ikastolen alde

Errigorako saskiekin bezala, aurten ere Xiberoko ikastoleen aldeko saskiak eskatzeko aukera dugu.

Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik eta Euskararen transmisioa eteten ari den heinean, Ikastolek euskararen transmisioa bermatzen dute.

Gaurko egoera berezian, diru sartze ekimen guziak ezeztatuak izan dira, aurtengo saski salmenta hau diru sartze bakarra izanen da.

Hauek dira ekimenaren helburuak: Zuberoako Ikastolak laguntzea eta bertako ekoizpenak ezagutaraztea eta dastaraztea.

Aurten 3 saski mota izango ditugu:

  • Ahüzki Saskia (40€)
  • Irati Saskia (55€)
  • Orhi Saskia (70€).

Haiei buruzko informazio gehiago www.ikaskoli.eus gunean aurkitu ahal duzue.

*Aurten ez dugu eskaera postontzian sartzeko aukerarik, eskaerak posta elektronikoz egin ahal izango dira soilik.

Eskaria egiteko aukera duzu azaroaren 12a (osteguna, azken eguna)baino lehen idazkaria@deustukoikastola.org helbidean. Eskatutakoa jasotzean egingo duzue ordainketa, hau da, abenduaren 10ean inguru.

Mezuan zehaztu behar dituzue zuen:

  • Izen-abizenak.
  • Telefono zenbakia.
  • Posta elektronikoa.
  • Saski mota eta kopurua.

Saskien banaketa Ikastolako patioan egingo da.

Saskien xehetasunak:

XiberokoSaskiakEUS
--
Partekatu berria:
Xiberoko Ikastolen alde
Sarrera gehiago: