Familientzako euskara tailerra

Joan den otsailean inkesta bat egin genuen familientzako euskara-tailerren antolaketari buruz duzuen iritzia jasotzeko. Zuen aldetik parte-hartze handia eta oso positiboa izan zen, eta proposatu genituen aukeren artean bozkatuena aukeratu dugu lehen tailer hau abiarazteko.

Gure asmoa da, lehenengo honek arrakasta nahikoa badu, ikasturtean zehar beste tailer batzuk planteatzea, gure hezkuntza-komunitatean eta gure ingurunean euskara bultzatu eta indartzeko.

Guraso Elkarteko Euskara Batzordeak Euskaraldiaren barruan planteatutako ekintzen artean eta Berbaizu elkartearen eskutik, tailer hau aurkezten dizuegu:

Nola lagundu seme-alabei lagunartean euskara erabil dezaten?

Gure seme-alabak eleaniztunak izatera iritsiko dira: gutxienez euskara, gaztelania eta ingelesa ikasiko dituzte. Baina guraso askok nahi genuke lagunartean eta beste hainbat harremanetan euskaraz egitea, eta horretan ere lagundu nahi diegu.

Hitzaldi honetan hizkuntzak ikasteko moduari buruz hitz egingo dugu, eta batez ere euskararen erabilerari buruz eta hizkuntza-ohiturei buruz. Nola eskaini oinarri on bat hizkuntza-ohiturei begira? Nola lagundu lagunartean euskara erabil dezaten? Zer har dezakegu kontuan?

Modu arin eta atsegin batean landuko ditugu gai horiek, eta parte hartzen dutenei ideia eta proposamen baliagarri batzuk aurkeztea espero dugu.

  • Data: Azaroak 26, 17:30etatik 19:00etara. 
  • Lekua: Deustuko Ikastolan (Irakasleen gelan [116 gela])
  • Informazio gehiago: idatzi Euskara Batzordera: euskara@deustukoikastola.eus 

*Tailerra euskaraz izango da.

Izena eman: hemen.

Mila esker!

Kartela:

DIGE Euskara tailerra EUS
--
Partekatu berria:
Familientzako euskara tailerra
Sarrera gehiago: