Manifestazio girotua

Hemen duzue Berbaizu Elkarteak luzatu digun gonbidapena:

Abenduaren 4ean Deustuko kaleak hartuko ditugu euskarak batzen gaituelako!!

19:30ean Botikazarretik abiatuko gara:

  1. Euskaraldia dela-eta, instituzio publikoekin abiatutako elkarlana ez dadila puntuala izan.
  2. Pandemiak agerian utzi dituen ahulguneak (hezkuntza, hizkuntza-eskubideen urraketa etab.) indartzeko pausuak elkarrekin eman ditzagun.
  3. Euskaraz egiten den kulturaren eta sortzaileen egoera prekarioa salatzeko.
  4. Aisialdi-taldeen egoerari konponbidea eskatzeko.

Euskaraldian euskaraz bizi garela erakutsi dugu eta konpromisoa 350 egunez luzatzera gonbidatzen zaitugu. Normalizazioaren partida prestatu behar dugu.

* Etortzeaz aparte, musika eramatera gonbidatuta zaudete; nahi baduzue bafletan ekarriz, zuzeneko musika eginez edo okurritzen zaizuen beste moduren batean ere. Musikarekin parte hartu nahi baduzue, idatzi helbide honetara: partehartzea@deustukoikastola.eus

Deustuarra eta euskalduna bazara, ezin duzu hutsik egin. Animatu!

Gonbidepena
--
Partekatu berria:
Manifestazio girotua
Sarrera gehiago: