Eskolaz kanpokoak: izena emateko epea zabalik 22ra arte.

Gogorarazi nahi dizuegu ikasturte honetako eskolaz kanpoko ekintzetan matrikulatzeko epea zabalik egongo dela abenduaren 22ra arte.

Gidan baldintzei, ordutegiei eta abarri buruzko informazio zehatza aurkituko duzue. Irakurri arretaz, mesedez. Gaur egun bizi dugun egoerak zenbait gogoeta eta neurri berezi hartzera behartu gaitu, eta komeni da horiek argi izatea jarduerak aukeratzerakoan.

Esan behar dizuegu matrikulazio-aldiaren irekieraren berri emateko informazioan akats bat zegoela kuotei eta kobratzeko epeei dagokienez. Zuzenduta dago, eta, azkenik, 2 kuota izango dira:

  • 1., urtarrilaren amaierarako aurreikusi da, eta jardueraren prezioaren % 60a kobratuko da.
  • 2., martxoaren amaierarako, gainerako % 40a pasatuko da.

Barkatu akatsa, eta, esan bezala, informazio guztia eguneratuta duzue erantsitako gidan.

Gida:

Eskolaz Kanpoko Ekintzen Gida 2020-2021 EUS
--
Partekatu berria:
Eskolaz kanpokoak: izena emateko epea zabalik 22ra arte.
Sarrera gehiago: