Eskerrik asko!

Aurten ere Gabonetako loteriaren salmenta amaitu dugu, eta ikasturte honetan, testuinguru orokorra kontuan hartuta, arrakasta handia izan duela esan dezakegu. Horregaitik esan nahi dizuegu:

Eskerrik asko guztioi!

Bereziki eskerrak eman nahi dizkiegu LH4ko ordezkariei eta aurtengo laguntzaileei (MariJose, Raquel eta Olga), LH4ko familiei, Ikastolako sarreran saltzen aritu zareten boluntarioei, Maisu Angeli (erreferentzia puntu garrantzitsua delako), salmentan lagundu duten Deustuko saltokiei (Sabin Bitxidenda, La Flor Tindategia, Izargi Bidaiak, CarolinaDa Fonseca, Doa Berria kafetegia, Deustuarra aholkularitza, Lanas Etxeba, Deustuko liburudenda, Foto Santamaria eta Donak Paperdenda) eta gure zenbakia saldu eta erosi duzuen pertsona guztiei.

Aurten 4.620 txartel saldu ditugu, Aste Kultural zoragarri bat eta beste kultur jarduera batzuk egiten laguntzeko.

Orain, ea zerbait tokatzen zaigun… Zorte on!

--
Partekatu berria:
Eskerrik asko!
Sarrera gehiago: