Inikako app-ari buruz

Duela bi aste, Inika aplikazioari buruzko inkesta zabaldu genuen, eta galdetu genizuen ea erabiltzen zenuten, zuen erantzunak kontuan hartzeko zerbitzua berritzeko edo ez erabakitzeko orduan.

Lehenik eta behin, eskerrik asko erantzuteagatik. Jaso ditugun 100 erantzun baino gehiagotatik, %91k erantzun duzue erabiltzen duzuela, eta, beraz, jakinarazi nahi dizuegu beste urtebetez berritu dugula.

Oraindik egin ez duzuenok, eta nahi baduzue, honako esteka hauetan deskarga dezakezue aplikazioa, bai androiderako, bai iOSerako:

Playstore

App Store

Mila esker.

--
Partekatu berria:
Inikako app-ari buruz
Sarrera gehiago: