Eusko Jaurlaritzak ofizialki jakinarazi digu jantokiko zerbitzuak aurrera jarraituko duela

Egun on,

Gaur goizean bertan jaso dugu Eusko Jaurlaritzaren baieztapen ofiziala, jantoki-zerbitzuaren kudeaketaz arduratuko dela eta Gascaren bidez zerbitzua ematen jarraituko duela adierazten duena.

Era berean, aste honetarako aurreikusita dagoen bilerari eutsiko diogula jakinarazi digute eta bertan akordioaren baldintza guztiak zehaztuko dira eta sortutako defizit ekonomikoari buruz hitz egingo da.

Bileraren ondoren, aurreratu nahi dizuegu datorren asteartean, hilak 27, informazio-batzar baten bidez, maiatzetik aurrera jantoki-zerbitzuaren baldintzak azalduko dizkiegula familiei. Laster jasoko duzue deialdia.

Ostiral honetako buletinean informazio gehiago izango duzue.

Eskerrik asko,

Guraso Elkartea

--
Partekatu berria:
Eusko Jaurlaritzak ofizialki jakinarazi digu jantokiko zerbitzuak aurrera jarraituko duela
Sarrera gehiago: