Arratsaldeetako zerbitzua eta Udalekuak: informazio bilera

Kaixo,

Gogorarazi nahi dizuegu bai arratsaldeetako zerbitzuan, bai ekaineko eta uztaileko udalekuetan izena emateko epea datorren ostegunean, maiatzaren 27an, amaituko dela.

Erantsitako dokumentuan informazio osoa (datak, prezioak, etab.) eta behin betiko inskripzio-orria aurkituko dituzue.

Gainera, zerbitzu horiei buruzko zalantzak eta kontsultak argitu eta erantzun ahal izateko, datorren astelehenean, maiatzaren 24ean, 17:30ean, Meet plataformaren bidez online bilera bat egingo dugula jakinarazten dizuegu.

Bilerara sartzeko esteka: hemen.

Edozein zalantza argitzeko, hona idatz dezakezue: kultura@deustukoikastola.eus

Ondo izan.

DEUSTUKO IKASTOLAKO UDALEKUAK (1)
--
Partekatu berria:
Arratsaldeetako zerbitzua eta Udalekuak: informazio bilera
Sarrera gehiago: