Eskolaz kanpokoak: 2021-2022 ikasturtea

Kaixo familiak:

Jakinarazten dizuegu eskolaz kanpoko jardueren eskaintza eta izena emateko epea iraileko lehen asteetan zabalduko direla.

Aurten ez da aurrematrikulazio-aldirik izango maiatzean eta ekainean, aurreko ikasturteetan ohi bezala, pandemiaren aurrean jarraitu beharreko irizpideek baldintzatzen baitute jardueren eskaintza.

Hala ere, Eskolaz kanpoko Batzordeak bi egoera posible aurreikusten ditu:

1. Oraingo murrizketekin jarraitu behar badugu, eskaintza ikasturte honetako berbera izango da.

2. Egoera “normalizatuan” baldin bagaude, aurreko urteetako eskaintza zabalagoari ekingo diogu.

Edozein zalantza argitzeko, hona idatz dezakezue: ek-koordinazioa@deustukoikastola.eus

Mila esker.

--
Partekatu berria:
Eskolaz kanpokoak: 2021-2022 ikasturtea
Sarrera gehiago: