Rafael Mikoleta saria

Kaixo familiak!

Ikastolaren webgunean irakurri ahal izan duzuenez, Bilboko Udalak Rafael Mikoleta euskarazko ipuin lehiaketaren hogeita hamahirugarren edizioa antolatu du. Lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutako lehiaketak Rafael Mikoleta du izena, lehen euskal gramatika osatu zuen pertsonaren omenez, eta etenik gabe egin da 1988tik.

Lehiaketa honen helburua Bilboko ikasleen artean euskarazko irakurketa eta idazketa sustatzea da.

Guztira 922 ipuin aurkeztu dira. Guztiak 8 eta 18 urte bitarteko neska-mutilek euskaraz egindako marrazki eta idatziekin. Gaiak libreak eta originalak izan dira eta, batez ere, baloreekin, familiarekin, koronabirusarekin, immigrazioarekin eta emakumeen aurkako indarkeriarekin izan dute zerikusia.

14 sari eta 10 accesit banatu dira. Epaimahaiak 24 kontakizun nabarmendu ditu, eta argitalpen batean jaso dira.

Nabarmentzekoa da Deustuko Ikastolako 3 neska saritu direla:

  • Garazi Aretxaga Bustinza – ‘Dena ez da esan behar
  • Nile Garitano Lafont – ‘Nik pentsatzen dut…
  • Aila Rodríguez Ritchie – ‘Ez utzi inoiz amesteari

Zorionak hiruroi!

Esteka honetan irakur ditzakezue haren lanak: hemen.

Kategoria guztiak kontsultatu nahi badituzue, Udalaren webgunean dituzue (hemen.)

--
Partekatu berria:
Rafael Mikoleta saria
Sarrera gehiago: