Sexu hezkuntza ikastaroa

Familia agurgarriak:

Datozen egunetan, Deustuko ikastolako Guraso Elkartearen laguntzarekin batera, Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat 3 orduko sexu heziketa programa abiatuko dugula jakinarazten dizuegu.
Erabiliko den metodologia eta argudio sexologikoa, taldeetako beharrizan eta berezitasunetara egokituko dira. Ikastaroa GUZTIOK taldeak emango du.
Sexu harremana afektibitatearekin lotzeaz gain, sexualitatea mezu baikor
batez janztea da proposamen honen egitasmoa, beldurra, tabua, errua eta
abarrekoak horrela kaleratuz. Gure ikasleen sexu hazkuntzan, norberaren
ardura eta heldutasuna areagotuko duen ikuspuntua izango da batik bat, beti ​​hezkidetzaren baloreetan oinarrituz.

Gure seme-alabentzat, bizipenak, kezkak, iritziak eta ikasketak sekulako
aukera bihurtzeko asmoa dugu.

Tailer hauetan egingo denari buruzko informazio gehiago nahi baduzue edo zalantzarik izanez gero, idatzi info.guztiok@gmail.com helbidera.

--
Partekatu berria:
Sexu hezkuntza ikastaroa
Sarrera gehiago: