Korrika 2022

Badator KORRIKAren 22 edizioa, martxoaren 31tik apirilaren 10era Amurriotik Donostiara doan lasterketa!!


Aurreko edizioetan bezala Deustuko Ikastolan bat egingo dugu euskararen aldekoekimen honekin. Apirilaren 6an, arratsaldeko 19:45 inguru gure auzotik pasatuko da lasterketa eta Ikastolak bere kilometroa (1.571) izango du Agirre Lehendakariaren etorbidean Sagrada Familia kalearekin.


Sinbolismoz betetako lasterketa honetan gure lekukoa omenaldi propio bat izan nahi du gure ikastolan eredu izen diren balore eta pertsonekin. Alde batetik guraso elkartearen baitan 15 urtez parte-hartzearen eredu izan den Jon Aldekotxea eta bestetik aurreko ediziotik hona jubilatu egin diren irakasleei, beraien adore eta lanagatik.


Lasterketarekin bat egitea animatzen zaituztegu!

--
Compartir noticia:
Korrika 2022
Más noticias: