Adina: LH4-tik aurrera.
 Kuotak 
glyphicons_054_clock Ordutegiak
glyphicons_054_clock Maiztasuna: Astean behin

Trikirako, ordubeteko saioak egiten dira, ikasle gehiagorekin konpartitzen direlarik. Ordu bakoitzeko, irakasleak 3 ikasle gomendatzen dituen arren, ikasleen ordutegi eta baldintzen arabera 6 izatera hel daitezke. Gutxieneko adina 8 urtekoa izaten da gutxi gora behera, umearen gorpuzkera kontuan hartuta.

Helburu desberdinak egon daitezke: instrumentuarekiko lotura sortu lehenik eta behin, abesti desberdinak interpretatzen ikasi bai partituraren bidez baita aurrez aurreko teknika erabiliz, errepertoriotxo bat garatu kalean jo behar dutenerako, talde lana garatu… Orokorrean helburuak ikaslearen arabera egokitzen dira, maila, adina eta jarrera kontuan hartuta.

Instrumentua edukitzea gomendatzen da ikaslearen eboluzio eta motibazioa sustatzeko; hau erosteko edo alokatzeko aukera zabala dago.

Irakasleak formakuntza egokia edukiko du honako jarduera egiteko eta material didaktikoa berak eman edo proposatuko du.