Deustuko ikastola sortu zenetik filosofia printzipio bat argi izan du: ikas komunitatea osatzen dugun kide guztion parte hartze aktiboa. Hasierako garaietatik asko aldatu da gure bizimodua eta familien parte hartzea gero eta zailagoa da, hala ere, Guraso Elkarteak aurrera jarraitzen du, batzuetan indartsu, besteetan ahulago baina gure seme alabentzako kalitatezko hezkuntza sistema baten alde, elkarrekin lanean. Horretarako zuzendaritza taldea dugu, batzordeetan lan egiten dugu eta eskola kontseiluko partaideak gara.

Guraso Elkarteko Estatutuak:

Hemen duzue Guraso Elkarteko estatutuetarako sarbide zuzena:

Guraso Elkarteko Junta:

Guraso Elkarteko kudeaketarako organigrama eta kontakturako datuak hemen diztuzue.

Junta Organigrama
2023-2024

Partehartze Sistema:

Atxikitutako dokumentuan, gurasoen partehartze sistema azaltzen da, Guraso Elkartearen barne antolaketarekin batera. Kurtso honetako ordezkariak nortzuk diren ere bertan topatuko duzu.

ParteHartzeSistema 2020-2021

Eskola Kontseilua:

Ikastolako organo nagusia Eskola Kontseilua da eta horrela dago osatuta:

-Zuzendaria (Kontseiluaren lehendakaria).
-Ikasketa Burua.
-Idazkaria (hitzarekin eta boto barik).
-Irakasleen 10 ordezkari.
-Gurasoen 13 ordezkari.
-Ikasleen 2 ordezkari (DBHkoak).
-Administrazio-zerbitzuetako langileen ordezkari bat.
-Udaletxearen ordezkari bat.

Bi urtetan behin, Kontseiluko kideen erdia berrizten da.

Fitxategian kurtso honetako kontseilua nortzuk osotzen duten ikusiko duzu:

Eskola Kontseilua 2023-2024

Helburuak:

Deustuko Ikastola Guraso Elkartearen helburuak honako hauek dira:

-Gure seme-alaben heziketarako aukerarik onenak ahalbidetzea.
-Gurasoen parte-hartzea ziurtatzea erabakiguneetan.
-Ikastolan denen arteko elkarlana bultzatzea.
-Hezkuntza proiektuaren jarraipena egitea.
-Eskola komunitatearen interesak defendatzea.
-Guraso eta ikasleen onerako eskolaz kanpoko ekintzen antolaketa.

Zertarako izan Guraso Elkartekoa

-Jantoki, haurtzaindegi, eskolaz kanpokoak eta bestelako zerbitzuak eskaintzea garrantzitsua dela uste duzulako.
-Zerbitzu horiek merkeago jaso nahi dituzulako.
-Gurasoen parte hartzea ziurtatu nahi duzulako ikastolako erabakiguneetan.
-Guraso, irakasle eta ikasleen arteko egitasmoak bultzatu nahi dituzulako.
-Hezkuntza proiektuaren jarraipena egitea.
-Eskola komunitatearen interesak defendatu nahi dituzulako.

Irudi honek alt atributua hutsik dauka; bere fitxategi izena icono-pdf-kuotak-jantoki.png da
Guraso elkarteko kide izateko fitxa