2023-24 kurtso honetan ere, ikastolako Guraso Elkarteak Bilboko Guraso Eskolaren (BIGE) sarearekin bat gurasoentzako eskola ekimenak antolatuko ditu.

Familioi kezkatzen gaituzten hainbat gai jorratzeko aukera eskaintzen digu. Hainbat arlotako adituek lagunduta, elkarrekin partekatu eta ikas dezakegu gure seme-alaben hezkuntzari buruz.

Aurten ondorengo gaiak landuko dira (*gai eta data gehiago zehaztuko dira aurrerantzean):

  • Autoestimua eta frustrazioa hobetzea eta kudeatzea – Urtarrilak 25. 18h. 116gelan.
  • Hezkuntza emozionala – Otsailak 22. 18h. 116gelan.
  • Motibazioa eta errefortsu positiboa: gure seme-alabak hezteko gakoak – Martxoak 14. 18h. 116gelan.
  • Komunikazioa familian – Apirilak 25. 18h. 116gelan.

Aurreko gaietan, zeharka, “Arauak eta mugak” ere landuko ditugu.

Parte hartzera animatzen zaituztegu!

Parte hartzeko idatzi: kultura@deustukoikastola.eus