2020-2021 ikasturteko jantokiari buruz:

Kaixo familiak,

Datorren urteko jantokia modurik egokienean prestatu ahal izateko galdetegi bat prestatu dugu, jantokian zenbat ume zikloko geldituko diren estimazio zehatz bat egin ahal izateko.

Galdetegia: hemen

Bete mesedez momentu honetan datorren ikasturterako duzuen intentzioarekin. Oso inportantea da ahal den erantzun gehien jasotzea, datorren ikasturterako planifikaziorik egokiena egin ahal izateko. Baita ere jakin zuen erantzuna ez dela loteslea, aldaketak egon baitaitezke bai araudian edota zuen erabakietan ere.

Era berean, hurrengo ikasturterako baldintza zehatzak zein izango diren jakin bezain laster jakinaraziko dizuegu.

Edozein zalantza argitzeko idatzi helbide honetara: jantokia@deustukoikastola.eus

--
Partekatu berria:
2020-2021 ikasturteko jantokiari buruz:
Sarrera gehiago: