OOGrako hauteskundeak

Familia agurgarriak,

Aurten Ordezkaritza Organo Gorena (OOG) berriztu behar dugu. Guztira 6 partaide dira berriztu behar direnak, baina Guraso Elkarteak bat aukeratu ahal du zuzenean. Beraz, 5 partaide berri behar dira (berriro irteten diren berdinok aurkeztu ahal dira) eta besteren bat ordezko moduan egoteko. Hauteskunde-prozesua zabaldu zen ostiralean Hauteskunde-Batzordea osatuz.

Urriaren 27tik azaroaren 9ra hautagaiak onartzeko epea izango da. Nahi duenak bere burua eskaini ahal du eta idazkaritzatik orria sinatzera pasatu beharrean, online egin ahal izango duzue honako estekaren bidez: hemen.

Aurkezten direnekin, hautagai zerrenda egingo dugu azaroaren 10ean. Bost edo gutxiago badira ez da bozketarik egin behar. Gehiago badira, bai, eta botoen arabera sailkatzen dira, titularrak eta ordezkoak.

Egutegiaren proposamena: hemen.

Prozesu guzti honi buruz informazio osagarria kontsultatu dezakezue: hemen.

Guraso Kontseilukideen zerrenda:

DI Kontseilua 2020 EUS
--
Partekatu berria:
OOGrako hauteskundeak
Sarrera gehiago: