Guraso Eskola

2021 honetan, Guraso Elkarteak urrats garrantzitsu bat eman du: Bilboko Guraso Eskolaren sarearekin bat egin dugu, udalerriko beste hainbeste guraso-elkarterekin batera.

Gurasoentzako eskola hau BIGEk antolatzen du, eta familiak kezkatzen gaituzten hainbat gai jorratzeko aukera eskaintzen du. Hainbat arlotako adituen laguntzarekin, gure seme-alaben hezkuntzarekin zerikusia duena partekatu eta elkarrekin ikas dezakegu.

Asmoa da interesa duten pertsona guztiekin talde bat sortzea eta aurten landuko diren gaiak aukeratzea. Aurrera ateratzekotan, otsailaren amaieran hasiko ginateke, eta 12 prestakuntza-saio egingo genituzke ikasturte amaierara arte.

Erantsitako dokumentuan duzue informazio guztia.

Parte hartu nahi baduzu, eman izena formulario honen bidez: hemen.

Edozein galdera edo zalantza argitzeko, hona idatz dezakezue: kultura@deustukoikastola.eus

Mila esker.

DIGE Guraso Eskola Info 2020-2021 EUS
--
Partekatu berria:
Guraso Eskola
Sarrera gehiago: