Ekaineko eta Iraileko arratsaldeak & Kurtso amaierako udalekuak

Kaixo familiak!

Ikasturte honetan bizi dugun egoera dela eta, apur bat atzeratu gara, baina aurreko urteetan bezala arratsaldeko zerbitzua antolatu nahi dugu ekaineko azken bi asteetarako (15:00etatik 16:30era) eta iraileko lehen bietarako (15:00etatik 16:30era).

Udalekuak ere antolatu nahi genituzke klaseak amaitzen direnerako, hau da, ekaineko azken bi asteetarako eta uztaileko lehen bietarako. Ordutegia: goizez 9:00etatik 14:00etara izango litzateke.

Zerbitzu hauek martxan jarri ahal izateko, zuen beharrizanak jakitea gustatuko litzaiguke. Horretarako, jarraian uzten dugun inprimakia bete dezakezue. Oraindik ez dakigu zein izango diren ordaindu beharreko kuotak informazio hori guztia jaso arte, baina saiatuko gara aurreko urteetako kuoten parekoak izan daitezen.

Eskertuko genizueke inprimakia lehenbailehen betetzea, zerbitzu horiek lehenbailehen martxan jarri ahal izateko. Maiatzaren 7a, ostirala, izango da formularioak bidaltzeko azken eguna.

Edozein zalantza argitzeko, jo ezazue helbide honetara: kultura@deustukoikastola.eus

Mila esker zuen partehartzeagatik!!

Inprimakia: hemen.

--
Partekatu berria:
Ekaineko eta Iraileko arratsaldeak & Kurtso amaierako udalekuak
Sarrera gehiago: