Eskolaz kanpoko ekintzak 2015-2016

Datorren kurtsoko eskolaz kanpoko jardueren berri, eta izena emateko prozeduren berri ematera gatoz. Urtero legez triptikoa prestatu dugu kurtsoen arabera jarduera guztiekin, ordutegiekin eta hainbat argibideekin. Triptikoa ondoko estekan duzue eskuragarri:

2015-2016 Eskolaz kanpokoak ekintzak/Actividades extraescolares

Eskolaz kanpoko ekintzetan izena emateko epea ekainare 1etik – ekainaren 6ra da. Aurten bi aukera dituzue izena emateko:

(a) Online izena ematea. Modu honetan aurreikusita dago umearen kurtsoaren arabera ze jardueretan eman dezekeen izena. Egin klik ondoko estekan eta bete formularioa.

(b) Izena emateko orria bete eta guraso elkarteko postontzian utzi. Kasu honetan orria Ekainak 5 (ostirala) baino lehen utzi postontzian. Orria banatuko den arren ondoko estekan ere duzue eskuragarri:

eskaera orria/hoja inscripción

Edonola ere, orri bat edo formulario bat bete behar da ume bakoitzeko.

Azkenik Kuoten inguruan  gogoratu:

  1. Bazkide ez direnek %25 gehiago ordainduko dute.
  2. Musikan, Karate… ikasleen kopuruaren arabera zehaztuko da prezioa. Hemen sakatzen baduzu, pasa den urteko kuotak ikus ditzakezu
  3. Behin ekintza hasita, nahiz eta desapuntatu, kuota osoa ordaindu beharko da (ikasturtean zehar baja emanda ere), ezinbesteko arrazoia ez badauka.
  4. Ekintzetan onartuta izateko kuotaren ordainketa eguneratuta egon beharko da.
--
Partekatu berria:
Eskolaz kanpoko ekintzak 2015-2016
Sarrera gehiago: