2019-2020 ikasturtearen amaiera

Honako mezua bidali digute Ikastolako Zuzendaritza taldekoek:

“Guraso agurgarriak:

Hezkuntza Sailaren azken jarraibideak aintzat hartuta eta OOGa bildu ondoren, zera jakinarazi nahi dizuegu: 

Ikasle guztiek (DBH 4. mailakoak barne) irakaskuntza jarduerak online egiten jarraituko dute, kurtsoa amaitu arte. Ebaluazioa Eusko Jaurlaritzak ikasturte amaierarako eman dituen irizpideen arabera egingo da eta ondorengo txostena INIKAn ikusgai izango duzue ekainaren 22tik aurrera.

Bi egunetako epea (ekainaren 22an eta 23an) izango duzue, egokia ikusiz gero, erreklamazioa jartzeko, online formulario baten bidez.

Gogoratu irakasleok lanean jarraitzen dugula eta familiek zein ikasleek edozein zalantza izanez gero, gurekin kontaktuan jartzea baino ez duzuela.

Agur bero bat”.

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako jarraibideak: hemen

--
Partekatu berria:
2019-2020 ikasturtearen amaiera
Sarrera gehiago: