Mendi martxa 2022

DEUSTUKO IKASTOLA MENDI-MARTXA

Hona hemen mendi-martxa egitaraua azken berriekin

09:45ean: Ikastolan bildu eta pegatina banaketa (belarriprest, ahobizi eta bihotzgoxo). Denok gaudenean, XVII. MENDI MARTXAri ekingo diogu

11:15etan: Berrizera iritsi eta hamaiketakoa egingo dugu.


12:00etan: Berrizetik atera, jeitsierari ekingo diogu.


13:00ean: Ikastolan guztientzako INDAR-BERRITZEA (pintxo, gazta, freskagarriak,…). Esnekiak umeentzat Kaikuren eskutik.

14:00etan: Ikastolako jantokian, LAGUNARTEKO BAZKARIA. Lehenengo txanda haurrentzat (15:00ak arte)

15:00etan: Bigarren txanda helduentzat. DBH 3.mailakoek kafea eskainiko digute. Ordu berean patioan haurrentzako tailerrak eta jolasak Txantxikuren eskutik.

16:00etan: “Ezetz asmatu” galdera txapelketa, DBH eta Euskara batzordearen  eskutik. Maila desberdinen arteko galdera lehiaketa euskal kulturari buruz. Sari goxo-goxoak banatuko dira.

16:30etan: Dantza garaikide denontzat.

17:30etan: Ur borroka, patioan.

18:00etan: Garbitu eta batu.
 

18:30etan: Jaialdiaren bukaera.

OHARRAK: 

Bakoitzak bere edalontzia ekarri beharko du etxetik.

Bazkarian, 1. txandan, begiraleak egongo dira umeei laguntzeko. Eskertuko genuke GURASOAK EZ SARTZEA jantokian.

15:00etan Ikastolako kanpoko ateak itxiko dira 16:30ak arte.


17:30 BAINO LEHEN EZIN DA URA UR BORROKARAKO ERABILI. 

EZIN DA PUXIKARIK ERABILI UR BORROKAN.

HAURREN ARDURA 
Senitartekoen jaia da, beraz, une guztietan haurren ardura beraien sendiena izango da. Bazkarira geratu nahi duten haur guztiek helduren baten ardurapean egon beharko dute, eta ezin dute beraien kontura etorri (DBHkoak izan ezik). 


ESKERRIK ASKO IZENA EMAN DUZUENOI

--
Partekatu berria:
Mendi martxa 2022
Sarrera gehiago: