Euskararen pizkundea

Deustuko Ikastolako guraso euskaltzaleak!

Euskararen Pizkundearen olatuan gaude, euskarak mugimendua behar du. Deustuko Ikastolan euskararen erabileraren alde gaude eta denon artean mugimendu indartsu bat egiteko Iruñean egingo den Euskaltzaleon Martxari eta Taupa mugimenduari buruzko informazioa bidaltzen dizuegu mezu honen bidez. Gainera gure ikastola euskalduna eta publikoa da. Hori dela eta, Euskal Eskola Publikoaren Jairako gonbidea egiten dizuegu. Bizi gure eskola eta bizi gure hizkuntza!

Euskaltzaleon Martxa ► Ekainak 13 · Iruñea
https://taupamugimendua.eus/ https://www.euskaleskolapublikoarenjaia.eus/eu/

AUTOBUSA BILBO-IRUÑEA-BILBO

“Euskaraz bizitzeko behar den dena” lelopean, ekainaren 13an Iruñeko kaleak beteko ditugu. Zenbat Garak, deialdiarekin bat etorrita, autobusa antolatu du egun horretarako.

Autobusean izena emateko: https://labur.eus/e13busa
10 € lagun bakoitzeko. Izena emateko epea ekainaren 5era arte egongo zabalik (edota plazak bete arte).

--
Partekatu berria:
Sarrera gehiago: