Haurtzandegia

Ikasturtearekin batera, haurtzaindegi zerbitzua irailaren 8an hasiko da.

HH2 eta HH3 egokitzapen-aldiaren ostean hasiko dira zerbitzuarekin:

  • HH3-ren Haurtzaindegiko lehen eguna irailaren 14a izango da, osteguna, 08:00-09:10 ordutegiarekin.
  • Gainontzeko ikasleentzat, Haurtzaindegiko ordutegia jardunaldi jarraituan (irailaren 8tik 29ra) 08:00-09:00 izango da.

Gogorarazten dizuegu plaza libreak egotekotan, ikasturtean zehar altak onartuko direla, baita zerbitzua noizean behin erabili ahal izatea ere (5€/ikasleko). Horretarako haurtzandegia@deustukoikastola.eus helbidera idatzi beharko da.

Irailaren 15era arte, hau barne, zerbitzuko bajak onartuko dira. Aldaketak aurkezteko epea amaitu ondoren ikasleren batek baja hartzen badu, posta elektronikoa bidali beharko da Batzordera, arrazoiak argumentatuz.

Ordainketa bi kuotatan egingo da. Zerbitzuaren prezioa aldaketak egiteko epea amaitutakoan zehaztuko da, kontratatu beharreko begiraleen arabera. Prezioa topera egokituko da, iaz 300€ izan ziren.

Iazko ikasturteko kuotak ordainduta eduki behar dira zerbitzua erabiltzeko.

** Gurasoen Elkarteko kide izatea garrantzitsua da ikastolako jarduerak garatzeko. Horregatik, parte hartzera eta kide izatera animatzen zaituztegu.

--
Partekatu berria:
Haurtzandegia
Sarrera gehiago: