Guraso Elkarteko kide izateko kuota eta prozedura 2023-2024 ikasturtean

Familia agurgarriak:

Beste urte batez, Guraso Elkartea lanean ari da gure haurrek hezkuntzarik onena izan dezaten, irakasle-taldearekin elkarlanean eta jarduera guztiak eskola-ordutegitik kanpo antolatuz. Eskerrak eman nahi dizkiegu batzordeetan, eskola-kontseiluan eta zuzendaritzan aktiboki parte hartzen duten 100 familia baino gehiagori, helburu guztiak gauza daitezen. Era berean, eskerrak eman behar dizkiegu Guraso Elkartearen kide zareten 600 familia baino gehiagori.

GURASO ELKARTEtik egiten den guztia jakin nahi baduzue, badakizue www.deustukoikastola.eus webgunean egin dezakezuela.

Jakinarazi nahi dizuegu urriaren bigarren hamabostaldian, eta ordainketa bakarrean, Guraso Elkarteak 2023-2024 ikasturterako duen kuota kobratuko duela. Kuota ikastetxean matrikulatutako seme-alaben kopuruaren araberakoa da:

Seme-alaba bat duen familiak 40€

Bi seme-alaba duen familiak 70€

Hiru seme-alaba duen familiak 100€

Ekarpenarekin eskola-asegurua estaltzen da, % 50eko hobaria lortzen da Guraso Elkarteak antolatutako jardueretan (eskolaz kanpokoak, haurtzaindegia, orla, etab.) eta ekintza ugari ordaintzen dira: Aste Kulturala, Guraso Eskola, Mendi Martxa…

Aukera ere dago eskola-asegurua izatea baina Guraso Elkarteko kidea ez izatea. Kasu horretan ordaindu beharrekoa seme-alaba bakoitzeko30€ dira. Izena-emateko inprimakia bete beharko da eskaera egiteko. Kuota hau ordaintzen ez duten familiek, seme-alabak ez dute eskola asegururik izango.

Gaur egun Guraso Elkarteko kide zaretela egiaztatzeko, Inikan ikus dezakezue, eskolaz kanpoko jarduerak kudeatzen dituzuen atalean (Kudeaketa +) eskolaz kanpoko ekintza bezala.

Kideak ez bazarete eta izena-eman nahi baldin baduzue, alta emateko erantsita bidalitako inprimakia bete eta idazkaria@deustukoikastola.eus helbidera bidali edo ikastolako idazkaritzaren ondoan dagoena Guraso Elkarteko postontzian utzi, urriaren 18a arte.

Posta elektroniko bat bidaliko dizuegu ordainketa helbideratuta ez duzuen familiei, kontu-zenbakia bidal diezaguzuen, horrela errazagoa baita datuak egiaztatzea.

Edozein zalantza argitzeko idatzi helbide honetara: idazkaria@deustukoikastola.eus

Guraso Elkarteko kide izateko orria

DIGE-Kuota-INFO-2023-2024-EUS
--
Partekatu berria:
Guraso Elkarteko kide izateko kuota eta prozedura 2023-2024 ikasturtean
Sarrera gehiago: