Tipi-tapa, tipi-tapa, KORRIKA!!

Badator KORRIKAren 23. edizioa, martxoaren 14tik 24ra Irundik Baionara joango den lasterketa!

Aurreko edizioetan bezala, Deustuko Ikastolak bat egingo du euskararen aldeko ekimenarekin. Martxoaren 21ean, arratsaldeko 19:05ean, gure auzotik pasatuko da lasterketa, eta Ikastolako Guraso Elkarteak bere kilometroa (1877)  izango du Agirre Lehendakariaren etorbidean, 63. zenbakiaren parean (farmazia ondoan).

Sinbolismoz betetako lasterketan, lekukoaren bidez omenaldia egin nahi diegu gure ikastolan eredu izan diren bi pertsonari. Alde batetik, Guraso Elkartearen baitan hainbat urtez parte-hartzearen eredu izan den Mikeldi Uribe-Etxebarriari, eta, bestetik, erretiroa hartu duen Itziar Belasko Saiz irakasleari, egindako lan guztiarengatik.

Lasterketan parte hartzera animatzen zaituztegu!

--
Compartir noticia:
Tipi-tapa, tipi-tapa, KORRIKA!!
Más noticias: